05 de mayo de 2008

Koloretako Jaia

Gazte trukean Letoniara

Hilaren 9a baino lehen eman behar da izena

Europako Batzordeko Gazteak ekinean programa bitartean, Uharteko 15 eta 25 urte bitarteko gazte talde batek Letoniara bidaiatuko du datorren abuztuan. Uharteko Ekhi monitore taldeak Koloretako Jaia izenburupean antolaturiko trukea da.

Koloretako Jaia gazte trukerako proiektu bat da, bi taldeok aurretik izaniko harremanetik sorturik: Uharteko gazte lokalera joan ohi diren gazteak, batetik, eta Uhartera iaz Letoniako familia-babes etxe batetik etorri zen gazte multzoa, bestetik.

Orain bisita itzuli beharra dago eta, horretarako, Ekhiko kideek abuztuaren 17a eta 28a bitartean izanen den trukea antolatu dute. Prezioa pertsonako 150 eurokoa da eta toki kopurua mugaturik dago; hortaz, 9a baino lehen eman behar da izena.

«Gazte truke dibertigarria eta aberasgarria izanen da eta, ingurumen, kultur aniztasun eta pertsonarekiko errespetuan oinarriturik, geure burua hobeki ezagutaraziko digu, beste gazte taldeari gure kultura transmititzeko aukera emanen digu eta inguruan dugun kultur aniztasuna hobeki ulertzen lagunduko digu», azaldu digute.

Juventud

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.