26 de junio de 2008

Uharte

Uharteko Udalak Kontseiluarekin hizkuntza politika hobetzeko akordioa sinatu du

Atzo ezagutzera eman zuten Kontseiluak euskararen inguruan Uharten egindako azterketaren emaitza

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Atzo Uharteko Kultur Etxean Uharteko Udalaren eta Kontseiluaren arteko hizkuntza politika hobetzeko hitzarmena sinatu zuten. Honez gainera, euskararen alde lan egiten duen erakunde honek herri honetako hizkuntza politikaren inguruan duela gutxi egindako azterketaren emaitzak ezagutzera eman zituzten. Bertan Uharteko Udalaren euskarra zinegotzia, Xanti Kiroga; Kontseiluko ordezkari diren Iñaki Lasa eta Mario Zapata; Ana Mindegia, Uharteko euskara teknikaria; eta Maider Basterra, Oihana Euskara Taldearen ordezkaria izan ziren.

Sinatutako hitzarmen honen helburu nagusia elkarlana dela adierazi zuten atzo bildutakoek, «elkarlan hori administrazioetako arduradun politikoen eta euskalgintzaren eragile sozialen artean eman behar da». Hortaz, Uharteko udalak hitzarmen honekin herriko hizkuntza-politika hobetzeko duen borondatea adierazi zuen. 

Kontseiluaren ordezkari den Iñaki Lasak esan bezala, «Uharteko Udalak oso harrera ona egin dio Kontseiluak proposatutako elkarlanari eta jarrera hori eskertzekoa da».

Euskararen normalizazioa

 Aipatutako azterketa Kontseiluak Euskal Herriko udalerri ezberdinekin hizkuntza politika hobetzeko elkarlanean dago. Izan ere, euskararen normalizazioa aurrera eramateko, beharrezkoa da udalek hizkuntza politika eraginkorrak bultzatzea. 

Orain arte, Kontseiluak Euskal Herriko 66 herrien egoera aztertu du eta ondorioz, hobetu beharreko datuak zeintzuk diren eta bere egoera erreala zein den jakitera ematen dute.

Uharteko emaitza

Azterketa honen ondorioz,  Uhartek 3,96ko nota jaso du eta Nafarroako herrien artean 3. postua lortu du,  Euskal Herrian aldiz 34. tokian dago. Ezagutzari dagokionez, Uharteko %27,5ak euskaldunak dira gaur egun.

Emaitzaren arabera, Uharten Euskararen normalizazioari begira arau-markoa eta baliabideak daude.
Langileak euskalduntzeko erraztasunak ematen dira eta langile berrien kontratazioan langileak elebidunak izan daitezen urratsak ematen ari dira. Udalaren paisaian euskararen presentzia arauez bermatzen da. Udalaren komunikazioa elebiduna izatea arautua dago eta oro har betetzen da. Honez gainera, merkataritzaren munduan euskara sustatzeko politika egiten ari da.
Hobetu beharreko alderdiei begira, Kontseiluaren aburuz euskararen aurrekontua hobe liteke. Ordenantzen betetze maila ere hobe daitekela esan zuten. Udaleko langileen artean euskara sustatzeko barne planik ez dago. Euskara Zerbitzua izan ezik beste atal guztiek erdara dute lan hizkuntza nagusia. Eta azkenik, harrera zerbitzuetan ez dago bermatua herritarrei zerbitzu hori euskaraz eskaintzea. 

Kontseiluak egindako udalerrien gaineko azterketa hauek, ireki berri duten www.kontseilua.org/udalenhizkuntzapolitika webgunean irakur daitezke.

Euskera, Ayuntamiento

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.