08 de febrero de 2008

Erakusketa

Patxi Buldainen lanak Uharte Fundazioan erakusgai izango dira

«Personas y personajes» izenpean, erakusketak Fundazioko sortzailearen lanetariko batzuk biltzen ditu, 1953 eta 2003 bitartean egindakoak

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Gaur bertatik hurrengo martxoaren 24a arte, Uharte Fundazioak Patxi Buldainen lan sail bat izango du erakusgai. Erakusketa horretan, artistak 1954 eta 2003 bitartean egindako lanetariko batzuk biltzen ditu, artistaren barne mundua irudikatu nahi izan dutenak.

Buldainek esan bezala, «lan hauek barruranzko begiradaren eta izandako ametsen emaitzak dira», eta, horren ondorioz, sentimendu eta biziz beteriko lanen aurrean aurkituko da erakusketara joaten den oro. Erakusketako komisario den Arturo Navazen hitzetan, «Buldainek ingurugiroak eragiten dion ezinegona irudikatzen duten erretratuak erakutsi nahi izan dizkigu».

Artistak bere produkzioan erabilitako teknika eta materialen aldetik, ezin da esan Buldain esperimentatzeko gogoekin geratu denik. Marrazki sinpleenetatik olio eta akrilikoaren arteko nahasketetara pasatuz eta akuaforteetaraino, Personas y peronajesen denetarik aurkitzen ahal da. Jende arrunten erretratuak sentimendu bortitzen isla garbia diren beste batzuekin tartekatzen dira, hala nola, pertsonai mitologiko edota pertsonifikatutako hiri historikoekin ere.

Erakusketa asteartetik ostiralera arratsaldeko 18.00tik 21.00ra irekita egongo da, larunbatetan 11.00etatik 14.00ra eta 18.00tik  21.00ra eta, igande nahiz jai egunetan, 10.00tatik 14.00ra. Informazio gehiagorako  Uharte Fundazioko webgunean eskuratu daiteke.

Arte, Tiempo libre

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.