10 de mayo de 2007

Hezkuntza

Leku falta Askatasuna Institutuan

Datuek argi erakusten duten bezala, arazoa ez da ikasturte batekoa edo bolada motz batekoa izango

Azken urteetako ikasle kopuruaren bilakaerari erreparatu ondoren, Askatasuna Institutuak bere espazio beharren gaineko txostena prestatu du eta Hezkuntza Departamentuko Eskolaratzearen arduradunei igorri die. Txostenak ikasle kopuruaren bilakaerari buruzko informazio zehatza jasotzen du. Ekarpen hori Institutuko Zuzendaritza Batzordeak landu du, Eskola Batzordearen eta Klaustroaren oniritziarekin.

Otsailaren 1ean bilera egin zuten gai honetaz jarduteko. Atarrabia eta Burlatako alkateak eta Burlata, Atarrabia, Uharte eta Zubiriko ikastetxeetatik D eredua dutenetako zuzendaritza taldeak eta guraso elkarteak izan ziren bertan. Atarrabiako alkateak adierazi zuen Hezkuntza kontseilariarekiko bilera eskatuko zuela, eskola mapa berriaz eta espazio faltaren arazoaz aritzeko. Egun, oraindik ez dago horretarako datarik.

Bilakaera

Ez da urte asko Askatasuna Institutua sortu zela eta ikasle kopuruak hasieratik izan du goranzko joera. Hori zela-eta, 2000/2001 ikasturtean handitzeko obrak egin behar izan zituzten. Kontua da ordutik ere, urtetik urtera, ikasle kopurua haziz joan dela eta, horren ondorioz, txiki gelditzen ari dela berriro ere Institutuaren eraikina.

Institutukoek kezka azaltzen dute, «epe laburrean ezingo lukete etorriko den ikasle  kopurua hartu». Aurten guztira 547 ikasle ditu Askatasuna Institutuak, DBHko lau mailetan eta Batxilergoko bietan. Zenbait mailatan kopuruaren aldetik mugan daude, «aldaketa txiki batek, gorantz edo beherantz, dugun taldekatzea eta taldeen banaketa birplanteatzea ekarriko luke».

Datuek argi erakusten duten bezala (ikus grafikoa), arazoa ez da ikasturte batekoa edo bolada motz batekoa izango. Datozen hamabi ikasturteetan Askatasuna Institutura etorriko den ikasle kopuruak, planifikazioak-eta egun dauden bezala mantenduz gero, etengabe egingo du gorantz.

2007/2008 ikasturtean gertatuko dena ez dago argi. Mendillorriko Institutua martxan egongo dela aurreikusten dute arduradunek. Askatasuna Institutuan uste dute horrek ikasle kopurua murriztuko lukeela, baina inola ere ez talde kopurua, taldeak egiterakoan hainbat motatako irizpideak erabili behar baitira (hautazko irakasgaiak, curriculum anitzeko taldea…).

Aurreikus daitezkeen datuak kontuan izanik, bada, argi dago Askatasuna Institutuan duten leku falta ez dela arinkeriaz heldu beharreko arazoa. Irtenbideren bat bilatu beharko diote, nahitaez, datorren ikasturterako. Arazoak, ordea, epe luzerako konponbidea bilatzeko ahalegina eta borondatea eskatzen ditu, ez baita, inolaz ere, puntuala. Ezinbestekotzat jotzen dute hori Askatasuna Institutuan, beren ikasleei hezkuntza duin eta kalitatezkoa eskaintzeko.

Educación, Dotaciones

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.