Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
29 de marzo de 2007
Korrika 15
Korrika aurrera doa eta ohore guztiekin iritsiko da helmugara
Bukaera Jaialdia Takonerako gunean, Vistabellan eta Basotxoan izanen da
Orain arteko kilometroetan eguraldia lagun izan ez badugu ere, inoiz baino jende gehiago ari da parte hartzen aurtengo edizioan. Martxoaren 22an abiatu zen Karrantzatik eta igande honetan bukatuko du bere ibilbidea aurtengo Korrika. Goizeko 7etan sartuko da Atarrabiatik eta 12.50etan bukatuko du Gaztelu plazan, Iruñerria zeharkatu eta gero.
Ibilbidea
7.11etan: Atarrabia
7.30etan: Uharte
7.50etan: Burlata
9.19etan: Alde Zaharra - Iruñeko Udala
12.06etan: Antsoain
12.14etan: Txantrea
12.50etan: Amaiera Gaztelu plazan
Oztopoak
Korrika 15ek izan duen oztoporik nagusiena Iruñeko Udala izan da. "Dakizuenez, Nafarroako Ibilbidearen eta bukaerako jaialdiaren baimenak eskuratzeko hesi lasterketa bat gainditu behar izan dugu. Ibilbideari dagokionez, Iruñeko udalak bideratutako ibilbide aldaketa eskaerak eta Tuterako Udaletik paratu dizkiguten arazoak medio Nafarroako Korrika kolokan egon da", adierazi dute laisterketaren antolatzaileek. Korrikaren amaiera jaia egiteko berriz, antolakuntzak aurreikusita zuen jaiak 20.000 lagunentzako guneak eskatzen zituen. Iruñeko Udalak ordea, 5.000 lagunentzako gunea besterik ez die bermatu. Iruñeko Udalaren jarrera arbuiatu eta salatu nahi dute eta jendarteari baldintza hauetan Korrika antolatzeak eta lan egiteak suposatzen duen egonezina jakinarazi nahi dute.
Gaztelu Plazan emanen diote amaiera aurtengo Korrikari, eguerdiko ordu batean. "Dei egiten diogu herritar orori bertan parte har dezan eta Iruñeko karriketan euskararen aldeko aldarria entzun dadin", esan dute. Bukaera Jaialdia Takonerako gunean, Vistabellan eta Basotxoan izanen da. "Gune horiek euskararen aldeko uholde bilakatu dadin nahi dugu eta horretarako ezinbesteko zaigu jendearen parte hartzea. Bertan kokatu ditugu, ume gazte nahiz helduentzako guneak", esan dute. Askotariko ekitaldiak izanen dira:
Taconera 1
14.00: Banda Batxoki
15.30: NIKO ETXART
17.00: KAUTA
18.00: LOR
19.30: BETAGARRI
21.00: TRIKIZIO
Taconera 2
13.00etatik aurrera: ARTISAUAK. Lazkaoko TALOGILEAK. HIPPIAK. Gurelabie (euskal pastela)
16.00: HERRI KIROLAK
Vistabella
14.30: BAZKARIA
15.10: BERTSOLARIAK
16.30: Zorabiok
17.30: Akiakule
Basotxoa (Umeen gunea)
14.00: PIRRITX eta PORROTX. Korrika Kantaren BIDEO KLIPA
14.00: ZIRKO ESKOLA
15.30: TAILERRAK
16.30: HERRI KIROL jolasak
18.00: TXAN MAGOA
Egun osoan zehar: GAZTELU PUZGARRIAK, ROKODROMOA
Egun osoan kale animazioa eta musika izanen da alde zaharrean






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.