Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
04 de junio de 2008
Euskara
Kontseiluaren 10 urteko errepasoa egingo duen erakusketa ikusgai
Euskaraz bai deitzen da erakunde honen kanpaina berria
Kontseiluak atzo Maisonnave Hotelean bere erakusketa ibiltariaren aurkezpena egin zuen. Euskalgintzako ordezkariak, politikoak, kultura munduko eragileak… guztiek eman nahi izan diote ongietorria Kontseiluaren azken hamar urteen errepasoa egiten duen erakusketari. «Duela 10 urte, Bai Euskarari lemarekin Sadar betetzea lortu genuen, eta orain, berriz zuengana itzuli gara Euskaraz bai lema berria errealitate bihurtzeko asmoarekin», gogorarazi zuen Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.
Kontseiluaren erakusketa ibiltaria Iruñeko Auzoenea elkartean (Aldapa kaleko 3. zenbakian) izango da ekainaren 2tik 6ra arte eta honekin batera, Euskaraz bai astea ere ospatuko dute egun hauetan zehar. Honen guztiaren helburua, euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzea da, izan ere, hasierako Bai euskarari leloaren bilakera da Euskaraz bai. «Orain aurrerapauso bat eman behar dugu euskararen normalizazioan, ‘euskaraz bai’ egitea, alegia; ez da nahikoa euskararen aldeko izatea, euskarak hiztunak behar baititu», azaldu du Mendigurenek.
Euskaraz bai lema berria izanik, erritmo berriak jarri nahi izan dizkiote eta RPV taldeko The Doctor J eta Magic Moltoren esku utzi dute hip-hop erritmoekin Euskaraz bai adierazpena aurkeztea. Adierazpen honi babesa adierazi nahi dion herritarrak, modu errazean egin dezake: www.kontseilua.org/euskarazbai helbidean sartu besterik ez du. Gizarteko hainbat sektore atxiki dira dagoeneko adierazpen honi: kirolariak, sindikatuen ordezkariak, euskalgintzakoak, etab. ‘Euskaraz bai’ lema gizarte osoan zabaltzea baita Kontseiluaren helburua.
Kontseiluaren erakusketa
Panelek, argazkiek, ordenagailu bidezko aurkezpenak eta ikus-entzunezkoak osatzen dute Kontseiluaren erakusketa hau. «Baigorrin hasi zen erakusketa eta Tolosa, Santurtzi edo Amurrio bezalako herrietatik pasa ostean, Iruñeara iritsi da azkenean», adierazi du Maite Indak, Kontseiluko Euskaraz bai dinamika herrietan proiektuaren teknikariak. Euskal Herriko herrialde guztietan egongo den erakusketaren bidez Kontseiluak zer lan egiten duen azaldu nahi die herritarrei.
Erakusketarekin batera, euskaraz bai astea antolatuko da herri hauetako bakoitzean. «Euskararen inguruko hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, kirol-lehiaketak, graffiti-erakusketak… antolatu dituzte erakusketa izango den herrietan», azaldu zuen Indak. Iruñeko kasuan, euskalgintzako ordezkari den Kalen Astizek eman zuen EGITARAUAren berri.
Aipagarria da, asteko egun bakoitzean sektore ezberdinen lanketa berezitua eginen dela erakusketara gerturatzeko bisitak lotuz:
- Ekainak 3, asteartea (Langileen eguna): 20:30etan Zabaldin, hizkuntza-eskubideen tailerra, Behatokiak eskainia (Paul Bilbaoren eskutik, Behatokiko zuzendaria)
- Ekainak 4, asteazkena (Hezkuntzaren eguna) Euskaraz bai bertsotan eguna. Iruñerriko auzo eta herrietan aldi berean izanen dira saio guztiak, iluntzeko 20:00etan hain zuzen ere.
- Atarrabian, Basajaun tabernan
- Burlatan Euskal Herria Peñan
- Errotxapean Maiteminduen parkea
- Txantrean Akelarre Elkartean
- Arrosadian Alboka tabernan
- Donibanen Onki Xin Tabernan
- Ekainak 5, osteguna (Gizarte eragileen eguna) Euskaraz bai adierazpenaren grabazioa Auzoenean
- Ekainak 6, ortzirala (eragile kulturalen eguna): eskailera eguna dela probestuz, astea festa giroan amaitzeko aukera izanen dugu.
Honetaz gain, alde zaharreko zenbait komertzio eta tabernetan euskaraz eskatuz gero sorpresa goxoa izanen dugula aipatu du Kalen Astizek. Izan ere, euskaraz eskatzen dutenek goxokiak jasoko dituzte Iruñeko hainbat establezimendutan.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.