08 de octubre de 2007

Hezkuntza

Burlatako Askatasuna institutuko irakaslegoaren %12a oraindik betetzear

Zazpi postu libre daude oraindik, baja eta kontratazio arazoak direla eta

Burlatako Askatasuna institutua kurtso hasiera zail batekin topatu da aurtengoan, kontratazio arazoak eta eritasun-bajak direla eta, irakaslegoko 7 lanpostu oraindik libre baititu, hau da, plantila osoaren %12a. Zazpi klase horiek eman gabe gelditu dira, eta, atzerapen horren aurrean, Fermín Gorraizek, Askatasunako zuzendariak, azalpenak eskatu dizkio Hezkuntza departamentuari galdera zuzen baten bidez: Nolatan eskatu behar diegu geure gazteei errespontsable izatea, Administraziotik ez denean jarrera hau nabarmentzen?

Kurtsoaren lehenengo bi asteak igarota, Askatasuna institutuan gaztelaniako irakasle postu bat (bertako irakasleak amatasun-baja hartu du), Batxilergoko bigarren kurtsoko ingelerako postu bat (ikasleek klase honetako sei sesio galdu dituzte dagoeneko) eta ingelera-frantses orduekin daukan beste postu bat bete gabe dago. Guzti horri, 15 eguneko bi lizentzia eskaera gehitu behar zaizkio, ordezkapenik bidali ez zaizkienak. Gainera, euskara eta historiako postuak ere betetzear daude.

Educación

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.